lunes, 24 de noviembre de 2014

Azaroak 25

LEIRE GARCÉS.- Gaur emakumearen indarkeriaren aurkako eguna da eta munduko arazo handienetako baten aurrean gaude, zalantzarik gabe. Egun hau dela eta niretzat ikustezina den arazo bat izan eta izaten jarraitzen duenez, Nazio Batuen Erakundeak emandako estatistika hauek ekartzen ditut:

  • 7 emakumeetako batek indarkeria fisko edo psikologikoa jasan du bere bizitzan zehar.
  • 603 milioi emakume eta neskato etxeko indarkeria delitu kontsideratzen ez den herrialdeetan bizi dira.
  • 4 emakumeetatik batek haurdunaldia iraun duen bitartean genero indarkeria jasan izan du.
  • 60 milioi neskato ezkontzen dira munduan 18 urte baino gazteagoak direnak.
  • Espainian jada 51 emakume hilda gertatu dira genero indarkeria dela eta. Nahiz eta emakume hauek gero eta gehiago salatzen ari diren jasaten duten egoera, oraindik ere, beste emakume asko dago beldurrez bizi direnak.


Nire partetik asko ukitzen nauen arazo bat da, hurbileko kasu bat ezagutu nuelako. Garrantzitsua da  honekin bukatzea batez ere, gero eta gehiago ikusten dugulako: iragarkietan, herrian… eta indarkeria hori ez da soilik norbait kolpatzea edo jipoitzea, ere neska bat mehatxatzea, denbora oro kontrolatzea… indarkeria mota asko eman daitezke gaur egun eta gu ez gara horretaz konturatzen.

Arazo honen aurrean, gizarte eta hezkuntza honi irteera emateko bi tresna garrantzitsu ditugu. Batetik, gizartea; honen bidez klima berri bat sortu behar dugu eta herrialdeetako biztanleria honen aurka jartzea lortu. Bestetik, hezkuntza da gure tresna eta horretarako gure inguruko jendearen adibide izaten hasi behar gara. Gainera, hau egiteko guztien indarrak batu behar ditugu, lan hau guztien artean egin beharreko zerbait da: guraso, eskola, gizarte, begirale… eta kolaborazioa beharrezko eta oinarrizkoa da. 

Egun honen helburu nagusiak sentsibilizazio eta arazoa desagerrarazteko nahia sustatzea da. Beraz, egun garrantzitsu honetan guztion parte hartzea eskatzen dugu lortu nahi dugun helburu hori lortzeko.

Guztion laguntza beharrezkoa da! Hasi gaitezen gure errealitatea aldatzen!