LEIRE GARCÉS.- Gaur
emakumearen indarkeriaren aurkako eguna da eta munduko arazo handienetako baten
aurrean gaude, zalantzarik gabe. Egun hau dela eta niretzat ikustezina den arazo
bat izan eta izaten jarraitzen duenez, Nazio Batuen Erakundeak emandako estatistika
hauek ekartzen ditut:
- 7 emakumeetako batek indarkeria fisko edo psikologikoa jasan du bere bizitzan zehar.
- 603 milioi emakume eta neskato etxeko indarkeria delitu kontsideratzen ez den herrialdeetan bizi dira.
- 4 emakumeetatik batek haurdunaldia iraun duen bitartean genero indarkeria jasan izan du.
- 60 milioi neskato ezkontzen dira munduan 18 urte baino gazteagoak direnak.
- Espainian jada 51 emakume hilda gertatu dira genero indarkeria dela eta. Nahiz eta emakume hauek gero eta gehiago salatzen ari diren jasaten duten egoera, oraindik ere, beste emakume asko dago beldurrez bizi direnak.

Arazo
honen aurrean, gizarte eta hezkuntza honi irteera emateko bi tresna
garrantzitsu ditugu. Batetik, gizartea; honen
bidez klima berri bat sortu behar dugu eta herrialdeetako biztanleria honen
aurka jartzea lortu. Bestetik, hezkuntza da gure tresna eta horretarako gure
inguruko jendearen adibide izaten hasi behar gara. Gainera, hau egiteko guztien
indarrak batu behar ditugu, lan hau guztien artean egin beharreko zerbait da: guraso, eskola, gizarte, begirale… eta kolaborazioa beharrezko eta oinarrizkoa
da.
Egun honen helburu nagusiak sentsibilizazio eta arazoa desagerrarazteko
nahia sustatzea da. Beraz, egun garrantzitsu honetan guztion parte hartzea
eskatzen dugu lortu nahi dugun helburu hori lortzeko.
Guztion
laguntza beharrezkoa da! Hasi gaitezen gure errealitatea aldatzen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario